Praktiketarako ikasleak

Praktikerako ikasleak eskatu edota galde egiguzu edozein zalantza

Emandako datu pertsonalak Nazaret Fundazioak tratamenduaren arduradun gisa erabiliko ditu, jasotako kontsulta eta informazio eskaerei erantzuteko. Interesdun gisa, zure datuak sartu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita beste eskubide batzuk ere egikaritu, nazaret@nazaret.eus helbidean, pribatutasun politikan informazio osagarriarekin batera azaltzen den moduan. Los datos personales facilitados serán utilizados por Nazaret Fundazioa como responsable del tratamiento, para la atención de las consultas y solicitudes de información recibidas. Como interesado podrás acceder, rectificar y suprimir tus datos, así como ejercer otros derechos, en la dirección nazaret@nazaret.eus, como se explica junto a información adicional en la política de privacidad.

Ohiko galderak:

Lanbide Heziketa Dualak hezkuntza zentroan eta enpresan egindako prestakuntza uztartzen ditu.Dual orokorra heziketa-ziklo bati lotutako prestakuntza da. Titulua lortzeko derrigorrezkoa da eta horretarako ezarritako epean egiten da lehenengo eta bigarren kurtsoetan.

Dual intentsiboak, beka-modalitatean edo kontratu-modalitatean egon daitezkeenak, enpresaren eta ikaslearen arteko harremana dakar eta 9-12 hilabeteko iraupena du (ekaina/uztaila/iraila-ekaina).

2024ko urtarrilaren 1az geroztik, praktiketako ikasleek Gizarte Segurantzan alta emanda egon behar dute, baina azken urtean bezala, bai izapideak bai inskripzioaren kostua Hezkuntza Sailak bere gain hartzen ditu, beraz, ez dute inolako kosturik ekarriko enpresarentzat.

Dokumentazioaren tramitazioa Nazareteko Praktikak Sailak egiten du. Enpresak Hezkuntza Sailak eskatzen duen lankidetza-hitzarmena sinatu besterik ez du egin behar.

 

Praktiketan hartutako ikasleekin elkarlanean aritzea aukera interesgarria izan daiteke etorkizuneko kontratazioetarako ikasleak ezagutzeko. Enpresa gisa haien prestakuntzari balioa ematen diozu eta, aldi berean, zu bezalako esperientziadun profesionalengandik ikasten ari direnen ikuspegi berriak, motibazioa eta interesa lortzen dituzu. Ikasleentzat derrigorrezko prestakuntza aldia da Lanbide Heziketako titulua lortzeko eta enpresa onenetan lan-ikaskuntza egiteko.

Nazareten praktiketako ikasleak honako heziketa-ziklo hauetan eskain ditzazkegu:
– Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria
– Zuzendaritza Laguntzako goi-mailako teknikaria
– Marketin eta Publizitateko Goi Mailako Teknikaria
– Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikaria
– Web Aplikazioen Garapeneko Goi Mailako Teknikaria
– Dokumentazio eta Administrazio Sanitarioko goi-mailako teknikaria

24-25 kurtsoko praktiken programazioa:

1. mailako ikasleak: 128 ordu maiatzaren 9tik 30era. Astelehenetik ostiralera, lanaldi osoan.
2. mailako ikasleak: 480 ordu 2025eko otsailaren 19tik ekainaren 2ra. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, lanaldi osoan.
– Bi kasuetan, praktikak goizeko 8ak eta gaueko 22:00ak bitartean egin beharko dira.

Txata ireki
1
Laguntzarik behar duzu?
WhatsApp bitartez Nazaretekin txateatu
Kaixo, zertan lagun zaitzakegu?