Bachillerato Europeo Bussiness EBBD
Europan ikasi, lan egin eta bizi.
AURKEZPENA
Batxilergoaren deskribapena:
Nazaret-EBBD Nazareteko Europako Business Batxilergoa da eta ibilibide hau jarraituz EBBD Certificate of Excellence lor daiteke. EBBD Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean eskaintzen da, eta bertan irakasgai batzuk ingelesez emateaz gain, hautazko bereziekin osatzen da. Ikasleek hizkuntza-gaitasunak eta Europari eta enpresa-munduari buruzko ezagutzak jasotzen dituzte, eta atzerriko zentroekin ekintzak eta bertako eta nazioarteko enpresetan praktikak egiten dituzte. EBBD programa Europako oinarrizko markoak txertatzen ditu, hala nola Bizitza osoan zehar Ikastekoa, Jarrera Ekintzailea eta Gaitasun Digitalak, ikasleak etorkizun pertsonal eta profesionalerako prestatuz.
Zergatik Batxilergo hau?
Europar proiektua
Ingelesa
Enpresetan praktikak
Hizkuntza eredua
Proiektuak
Eskolaz kanpokoak
Hizkuntza bakoitzean duzun mailara egokitzen gara. Gainera, eskolaz kanpoko eskolak eskura izango dituzu ikastetxean bertan, aurrera egiten jarrai dezazun eta, aldi berean, egiaztagiriak lor ditzazun.
Errefortzu eskolak
Erritmo pertsonalizatua
Ordenagailu eramangarria
Gure ikasleek hau diote:
“EBBD programan izan dudan esperientzia positiboa izan da. Bidaiatzeko eta kultura ezberdinetan murgiltzeko aukera izan dut, adibidez, Maltan, hiru aste boluntario gisa ibidi nintzen “Friends of The Earth Malta”-n. Arlo pertsonalean bete ninduen esperientzia izan zen. Danimarkan, beste herialde bateko hezkuntza sistema ezagutu nuen, eta hori liluragarria izan zen. Kontabilitate klaseak erabilgarriak izan zaizkit nire garapen akademikorako. Gainera, garrantzitsua da azpimarratzea Donostian ez dagoela EBBDren antzeko programa eskaintzen duen beste zentrorik.”
Ellen Kelly, alumna de EBBD
Elkarlana:
EBBD elkarteko kide diren ikastetxeen sare bat dugu, eta hainbat proiektu eta jardueratan parte hartzen dugu. Bertan, ingurumena, kulturartekotasuna… bezalako gaiak lantzen dira, gure ikasleek aktiboki parte hartzen dutelarik.
Hona hemen gurekin lan egiten duten zentroetako batzuk:
Erasmus:
Erasmus + programa bat dugu Batxilergorako, eta horri esker, gure ikasleak beste herrialde batzuetara joan daitezke beste ikastetxe batzuetan garatzen ari diren proiektuak ezagutzera.
Batxilergo honekin lotutako ikasketak:
IKASKETA PLANA
- D,B,A hizkuntza ereduak.
- Irakasgaiak euskaraz, gaztelaniaz eta beste batzuk ingelesez egiteko aukera.
- Hizkuntza-mailak (euskara eta ingelesa).
Lehen maila
ARDATZEKOAK 1
- GAZTELANIA ETA LITERATURA I
- EUSKARA ETA LITERATURA I
- INGELESA I
- FILOSOFIA
- GORPUTZ HEZKUNTZA
- TUTORETZA
MODALITATEKOAK 1
- MATEMATIKA GGZZ I / LATINA I
- MUNDU GARAIKIDEKO HISTORIA
- EKONOMIA
HAUTAZKOAK
- MARKETIN
- GAUR EGUNGO GATAZKAK ETA ERREALITATEAK
- ICT and BUSINESS
Bigarren maila
ARDATZEKOAK 2
- GAZTELANIA ETA LITERATURA II
- EUSKARA ETA LITERATURA II
- INGELESA II
- ESPAINIAKO HISTORIA
- FILOSOFIAREN HISTORIA
- TUTORETZA
MODALITATEKOAK 2
- MATEMATIKA GGZZ II / LATINA II
- GEOGRAFIA
- ENPRESA ETA NEGOZIO-EREDUEN DISEINUA
HUTAZKOAK 2
- ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETA OINARRIAK
- KONTABILITATEA
Zer ikasi dezaket ondoren:
BATXILERGO 1 ETA BATXILERGO 2 + USE
UNIVERSIDAD
EBBD Batxilergoa eta USE Proba egiteak honako unibertsitate-gradu hauetarako sarbidea ematen dizu, beste askoren artean:
- Irakaslea, Pedagogia, Psikologia…
- Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak…
- Enpresen, Administrazioa eta Zuzendaritza…
- Filologia, Historia…
- Ingurumen Zientziak…
BATXILERGO 1 ETA BATXILERGO 2 + USE (HAUTAZKOA)
Batxilergoa egiteak lanbide-arlo hauetarako sarbidea ematen dizu, beste askoren artean:
- Administrazio eta Kudeaketa
- Merkataritza eta Marketina
- Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako zerbitzuak
Osasun Dokumentazioa eta Administrazioa
Sartzeko baldintzak
Batxilergora sartu ahal izateko, beharrezkoa da DBHko titulua izatea.