Bilatzaileetako posizionamen- duari (SEO/SEM) eta sare sozialetako komunikazioa
1 Maila –900h | Enpresako egonaldia | A eredua | Ordutegia: 8etatik-14etara | Titulu ofiziala
Espezializatu Marketing Digitalean eta prestatu etorkizun eta lan-aukera gehien dituen profiletako baterako.
AURKEZPENA
Masteren deskribapena:
Gero eta lehiakorragoa den ingurune digital batean, ikastaro hau marketin digitalean trebatu eta ezagutza praktikoak eskuratu nahi dituztenei zuzenduta dago. Programan zehar, erabiltzaileen portaera ulertzen, eduki garrantzitsuak sortzen eta online ingurunean segurtasunez moldatzeko egungo tresnak eta estrategiak erabiltzen ikasiko duzu. Funtsezkoa da zure profil profesionala hobetzeko eta eremu digitalean aukera berriak izateko.
Zergatik aukeratu Master hau:
Espezializazio hau aukeratzea prestakuntza praktiko eta eguneratu baten aldeko apustua egitea da, SEO, SEM eta sare sozialetako komunikazioan profil profesional oso bat garatzeko aukera emango dizuna. Beharrezko gaitasunak eskuratuko dituzu ingurune digitala menderatzeko, eskari profesional handiena duten sektoreetako batera sartzeko eta zure enplegagarritasuna hobetzeko. Gainera, etorkizun handiko prestakuntza da, gaur enpresek behar dituzten eta bihar ere behar izango dituzten profilak prestatzera bideratua.
Prestakuntza-plana
- Oinarrizko estrategia digitala. 105 o.
- Posizionamendua eta online-komunikazioa kudeatzea. 105 o.
- Bilatzaileetako posizionamendu organikoa (SEO). 126 o.
- Bilatzaileetako ordainpeko posizionamendua (SEM). 189 o.
- Sare sozialetako komunikazioa. 105 o.
- Estancia en empresa.
Zer ikasi nahi duzu Master honen ondoren?
- Beste espezializazio-ikastaro bat.
- LHko, erdi-mailako edo goi-mailako beste prestakuntza-ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluak baliozkotzeko aukerarekin.
- Unibertsitate-gradua, lanbide-moduluak baliozkotzeko aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Ezagutu Master honetako irteera profesionalak
- Marketin digitaleko zuzendariak (Digital Strategist).
- Hazteko marketineko zuzendariak (Growth Marketing Director).
- Merkataritza elektronikoko zuzendariak (e-Commerce Manager).
- Bezeroak lortzeko eta atxikitzeko espezialistak (Inbound Marketing Specialist).
- SEO aditua, aholkularia.
- SEM aditua, aholkularia.
- Edukien kudeatzaileak (Content Manager).
- Publizitate-testuen erredaktoreak (Copywriter).
- Sare sozialen eta komunitate digitalen kudeatzaileak (Community Manager).
Sartzeko baldintzak
Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten tituluak:
• Mahastizaintzako eta Ardogintzako Goi-mailako Teknikaria.
• Turismo-ostatuak Kudeatzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Bidaia-agentzietako eta Ekitaldien Kudeaketako Goi-mailako Teknikaria.
• Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako Goi-mailako Teknikaria.
• Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko Goi-mailako Teknikaria.
• Zuzendaritzari Laguntzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Administrazio eta Finantzako Goi-mailako Teknikaria.
• Marketin eta Publizitateko Goi-mailako Teknikaria.
• Garraioko eta Logistikako Goi-mailako Teknikaria.
• Salmentak eta Merkataritza-espazioak Kudeatzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako Teknikaria.
• Ile-apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako Goi-mailako Teknikaria.
• Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Produkzioko Goi-mailako Teknikaria.
• Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako Goi-mailako Teknikaria.
• Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinuko eta Edizioko Goi-mailako Teknikaria.
• Produkzio Grafikoaren Diseinuko eta Kudeaketako Goi-mailako Teknikaria.

