Zuzendaritzarako Laguntza
Goi mailako zikloa
Izan zaitez enpresek bilatzen duten funtsezko pertsona giltzarria.
Matrikula uztailaren 22ra arte
Zuzendaritzarako Laguntza edo Administrazio eta Finantzak zikloen matrikula martxan da. Epe desberdinetan da matrikula, lehen edota bigarren aukeretan onartua izan zarenaren arabera.
Zalantza berezirik baduzu jarri gurekin harremanetan.
AURKEZPENA
Zikloaren deskribapena:
Zuzendaritzari laguntza zikloa 2 urteko ziklo hirueleduna da, eta lehen ikasturtean enpresaren mundura hurbiltzen da (kontabilitatea, komunikazioa, giza baliabideak…), eta bigarrenean, komunikazioan eta harreman publikoetan espezializatutako profil batean sakontzen da. Ziklo hau aukeratzen baduzu, enpresaren irudi egokia transmititzeaz arduratuko zara, bai hedabide digitaletan (web, sare sozialak), bai enpresa-bidaietan, negozio-bileretan eta bezeroekin egindako bisitetan, hainbat saili laguntza emanez. Enpresek beren balio-aniztasunagatik eta zerbitzu-bokazio nabarmena duten ingurune multikulturaletan proiektuak kudeatzeko duten gaitasunagatik bilatzen duten funtsezko pertsona hori izan zaitez.
Gainera, 2 urte hauetan gehien interesatzen zaizun arloan espezializatu ahal izango zara, Komunikazioan eta Marketin, Giza Baliabideetan edo International Business-en aditua izanik.
Zergatik aukeratu ziklo hau:
Besteekin komunikatzea gustatzen bazaizu eta hizkuntzek beldurrik ematen ez.
Antolaketa, plangintza eta ekimena zure indarguneak badira
eta egiten duzuna ondo egiten baduzu
Hau da zure zikloa!
Gainera, 2 urte hauetan gehien interesatzen zaizun arloan espezializatu ahal izango zara, Komunikazioan eta Marketin, Giza Baliabideetan edo International Business-en aditua izanik.
Gure ikasleek haud diote:
Praktikak enpresetan:
1. mailatik praktikak egiteko aukera duzu eta 2.mailan derrigorrezko praktikak
martxotik maiatzera, 360 ordurekin. Praktika horiek tokiko enpresa batean egin ahal izango dituzu, baina baita atzerrian ere, Erasmus Bekari esker. Besteak beste, OViralgen, Rocalisa, LocoPolo, Bokado eta Guna zentroekin akordioak ditugu.
Praktiketan lan egin ahal izango duzu giza baliabideetako sail batean, garraio-enpresa batean, enpresaren bidalketak edo osasun-zentro baten agenda eta hitzorduak kudeatzen. Horrez gain, notaritza edo gestoria batean ere lan egin dezakezu dokumentazioa prestatzen edo zerbitzu-enpresetan, enpresa bereko sail ezberdinei euskarria emanez.
Zuzedaritza laguntzaile 2. mailako ikasleak ekitaldi bat antolatzen laguntzen.
Alumnado de 2ºAD colaborando en la organización de un Evento.
Gurekin elkarlanean aritzen diren enpresa batzuk honako hauek dira:
Erasmus:
Erasmus nazioarteko enpresetan garapen pertsonal eta profesionalerako aukera paregabea da. Lehen mailatik atzerrian egonaldiak egiteko aukera eta bigarren mailan Erasmus modalitatean lan tokiko prestakuntza egiteko aukera ematen ditu. Titulua lortu ondoren, ikasturte batean atzerrian egonaldiak egiteko aukera dago.
IKASKETA PLANA
Lehen maila
- Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa 99 ordu.
- Bulegotika eta informazio-prozesua. 231 ordu.
- Merkataritza-jardueraren prozesu integrala.198 ordu.
- Komunikazioa eta bezeroarentzako arreta. 132 ordu.
- Ingelesa. 132 ordu.
- Lan-prestakuntza eta orientabidea. 99 ordu
Bigarren maila
- Dokumentazio Juridiko eta Enpresarialaren Kudeaketa 100 ordu.
- Atzerriko Bigarren Hizkuntza 120 ordu.
- Enpresa Protokoloa 120 ordu.
- Enpresa-ekitaldien antolaketa 140 ordu.
- Informazioaren Kudeaketa Aurreratua 120 ordu.
- Zuzendaritzari laguntzeko proiektua 50 ordu.
- Lantokiko Prestakuntza 360 ordu
Ziklo-eskema:
Ziklo honekin zerikusia duten ikasketak:
Ezagutu ziklo honetako irteera profesionalak
- Administraria.
- Lege/merkataritza/mediku aseguru sail baten laguntzailea.
- Laguntzaile birtuala.
- Giza baliabideen teknikaria.
- Harreragilea.
- bulegoko arduraduna.
- Laguntzaile pertsonala.
- bidaia kudeatzailea.
- Nazioarteko Administrazio Saileko teknikaria.
- Dokumentu-kudeaketako administraria notariotzetan eta aholkularitzetan.
- Komunikazio-teknikaria eta on line edukien kudeatzailea.
- komunikazioko eta sare sozialetako online edukien kudeatzailea.
- Bezeroaren Arretarako Teknikaria eta Guest relations.
- Harreman Publikoetako teknikaria.
- Ekitaldi Korporatiboak Antolatzeko teknikaria.
- Harrera Bidaiak Antolatzeko Teknikaria (DMC).
- Harreman Publikoetako laguntzailea eta Protokoloa.
Sartzeko baldintzak
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, baldintza hauetakoren bat bete behar da:
- Batxilergoko titulua edo Batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren egiaztagiria izatea.
- BUP (Batxilergo Bateratu Balioaniztunean) gainditu izana: Hezkuntzari eta Hezkuntza Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututako batxilergoko titulua lortzeko irakasgai guztiak gainditu izana ziurtagiri akademikoaren bidez egiaztatzea, irakaskuntza horien hirugarren ikasturtea amaitu ondoren. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, Egungo hezkuntza-sistema baino lehenagoko zenbait ikasketa eta titulu lanbide-heziketako irakaskuntzetara sartzeko.
- Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
- Teknikari titulua izatea (Erdi Mailako Lanbide Heziketa).
- Goi-mailako teknikariaren, teknikari espezialistaren edo ondorio akademikoetarako baliokidea izatea.
- Unibertsitate Orientazioko Ikastaroa (COU) gainditu izana.
- Edozein unibertsitate-titulu edo baliokide izatea.
- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18, teknikari-titulua dutenentzat).
- Unibertsitatera sartzeko proba 25 urtetik gorakoentzat gainditu izana.