Administrazio eta Finantzak
Goi mailako zikloa
Enpresaren arlo ezberdinak kudeatzeko gaitasuna treba itzazu, eta Europar + digital ingurune batean ikasten duzun bitartean lan egin ahal izango duzu, eta arrakastara bidean jar zaitez.
Matrikula uztailaren 22a arte
Administrazio eta Finantza edo Zuzendaritzarako Laguntza zikloen matrikula martxan da. Epe desberdinetan da matrikula, lehen edota bigarren aukeretan onartua izan zarenaren arabera.
Zalantza berezirik baduzu jarri gurekin harremanetan.
Aurkezpena
Zikloaren deskribapena:
2 urteko zikloa da; lehen mailan, oro har, enpresaren mundura hurbiltzen da (kontabilitatea, komunikazioa, giza baliabideak, ofimatika…), eta bigarren mailan, finantzen, kontabilitatearen eta fiskalitatean espezializatutako profil teknikoago baterantz sakontzen da. Helburua da profesional trebatzaileak eta prestatuak prestatzea erakundeen erronkei aurre egiteko, eta, horrela, horien arrakasta eta hazkunde jasangarria sustatzea.
Zergatik aukeratu ziklo hau:
Prestakuntza lau ikasketa-arlo nagusitan:
– Enpresaren eta erakundeen kudeaketa.
– Komunikazioa eta Hizkuntzak.
– Kudeaketarako Tresna Digitalak.
– Giza Baliabideak
Balio anitzeko, teknologiako Euroepar profila, merkatu profesionalean oso eskatua.
Arreta pertsonalizatua. Gure ikasleei beren garapen pertsonal, akademiko eta profesionalean laguntzen
diegu.
Enplegagarritasuna.
Biziarteko Lan Poltsa.
Adeccoren azken txostenaren arabera, administrazio eta kudeaketako Lanbide Heziketako familia da
gehien eskatzen dena. Gainera, Nazaretek batez bestekoa hobetzen du, harreman estua baitu hainbat
sektoretako 500 enpresa baino gehiagorekin, egungo ikasleentzat edo graduatuentzat lan-aukerak sortzen
dituztenak.
Metodologia berritzailea.
NBArekin ingelesa hobetzeko aukera.
Gure ikasleek hau diote:
Praktikak enpresetan:
Lehen ikasturtetik hasiko zara praktikak egiten eta bigarren mailan praktikak martxotik maiatzera egiten dira, guztira, 360 ordu. Praktika horiek tokiko enpresa batean egin ahal izango dituzu, baina baita Europan ere Erasmus Bekari esker. Nazaretek 500 enpresa bain ogehiagorekin harremana du, Osakidetza, Ikusi, Papresa, Poliklinika, Easo Motor, Menai, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, Orona…. besteak beste..
Gurekin elkarlanean aritzen diren enpresa batzuk honako hauek dira:
Erasmus:
Erasmus nazioarteko enpresetan garapen profesionalerako aukera paregabea da. Lehen mailatik atzerrian egonaldiak egiteko eta bigarren mailan Erasmus modalitatean Lantokiko prestakuntza egiteko aukera ematen ditu. Titulua lortu ondoren, ikasturte batean atzerrian egonaldiak egiteko aukera dago.
Ikasketa plana
Lehen maila
- Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa. 99 ordu
- Ofitika eta informazio-prozesua. 231 ordu
- Merkataritza-jardueraren prozesu integrala. 198 ordu
- Bezeroaren komunikazioa eta arreta. 132 ordu
- Ingelesa. 132 ordu
- Giza baliabideen kudeaketa. 99 ordu
- Lan-prestakuntza eta-orientazioa. 99 ordu
Bigarren maila
- Dokumentazio juridikoa eta enpresa-dokumentazioaren kudeaketa. 100 ordu
- Finantza-kudeaketa. 120 ordu
- Kontabilitatea eta fiskalitatea. 180 ordu
- Kudeaketa logistikoa eta komertziala. 80 ordu
- Enpresa-simulazioa. 120 ordu
- Administrazio- eta finantza-proiektua. 50 ordu
- Lantokiko prestakuntza. 360 ordu
Administrazioa eta Finantzak ibilbidea
Ziklo honekin zerikusia duten ikasketak:
ZIKLOAK
- AF + AD ziklo bikoitza
- Zuzendaritzari laguntza
- Marketin eta Publizitate
- Garatzailerako Nazioarteko
- Nazioarteko Merkataritza
- Salmentak eta Merkataritza Guneak
- Garraioa eta Logistika
GRADUAK
- Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
- Politika eta Administrazio Zientziak
- Kudeaketa eta Administrazio Publikoa
- Kontabilitatea eta Finantzak
- Ekonomia eta Finantza
- Finantzak, Banka eta Aseguruak
Ezagutu ziklo honetako irteera profesionalak
Profesional honek enpresa handi eta ertainetan, edozein jarduera-sektoretan eta administrazio publikoetan
jarduten du.
Norberaren konturako langilea ere izan daiteke, bere enpresaren kudeaketa eginez. Okupazio
eta lanpostu garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Bulegoko administraria
- Administraria
- Administrari finantzarioa.
- Administrari–kontabilitatea.
- Logistikako administraria.
- Bankuen eta aseguruen administraria
- Giza baliabideen administraria
- Administrazio publikoaren administraria.
- Aholkularitza juridikoen, kontabilitateen, lan-, zerga- edo gestorien administraria
- Kobrantzak kudeatzeko teknikaria.
- Bezeroaren arretarako arduraduna.
Sartzeko baldintzak
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, baldintza hauetakoren bat bete behar da:
• Batxilergoko titulua edo Batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren egiaztagiria izatea.
• BUP (Batxilergo Bateratu Balioaniztunean) gainditu izana: Hezkuntzari eta Hezkuntza
Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututako batxilergoko
titulua lortzeko irakasgai guztiak gainditu izana ziurtagiri akademikoaren bidez egiaztatzea, irakaskuntza
horien hirugarren ikasturtea amaitu ondoren. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, Egungo
hezkuntza-sistema baino lehenagoko zenbait ikasketa eta titulu lanbide-heziketako irakaskuntzetara
sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari titulua izatea (Erdi Mailako Lanbide Heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren, teknikari espezialistaren edo ondorio akademikoetarako
baliokide izatea.
• Unibertsitate Orientazioko Ikastaroa (COU) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulu edo baliokide izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira
proba egiten den urtean, edo 18, teknikari-titulua dutenentzat).
• Unibertsitatera sartzeko proba 25 urtetik gorakoentzat gainditu izana