Tkgune

Enpresa txiki eta ertainentzako aplikatutako berrikuntza proiektuak.

Enpresentzat Komunikazio, Marketin Digital eta Web Aplikazioen Garapeneko neurrira egindako proiektuak egiten ditugu.
“Helburua enpresekin berrikuntza aplikatuko proiektuak garatzea da, irakasleen eguneratze zientifiko-teknologikoaren beharrei erantzuteko, enpresa txiki eta ertainetan zein Lanbide Heziketako zentroetan berrikuntza sustatuz”.

TKgune Lanbide Heziketako zentroek osatutako sarea da, eta bere azpiegitura eta ezagutza guztia bere esku jartzen du, Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen arteko ezagutzaren norabide biko transferentzia errazteko helburuarekin. Tkgune EJko Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren ekimena da, Lanbide Heziketako ikastetxeen eta ETEen arteko ezagutza transferentzia erraztuko duten”lankidetzako proiektuak” egiteko:

Zer eskaintzen die Tkgunek enpresei eta prestakuntza zentroei?

  • Haiekin elkarlanean aritzeko aukera, haien berrikuntza-beharrei erantzuteko eta lehiakortasuna hobetzeko; horretarako, zentroek dituzten baliabideak erabiliz (instalazioak, ekipamenduak, pertsonak, metatutako ezagutza…).
  • Lankidetza-proiektuak garatzean eskuratutako jakintza ikastetxeko irakasleei eta ikasleei transferitzea.
  • Enpresen errealitatea Lanbide Heziketako ikastetxeetara hurbiltzea eta proiektuak irakasleentzat erronka
    izatea, irakasleek beren ezagutza eguneratua mantenduko dute.

    Hauek dira enpresentzat egindako gure lanetako batzuk:

    Speakeasy Web plataforma baten bidez egituratutako estrategia digital bat sortzea, webgunean behar bezala kokatzeko SEO estrategiak erabiliz.

    FP/PARKE Offline ekitalditik online ekitaldira digitalizatzea, plataformen estrategia, nortasunaren diseinua eta off eta on hedabideen zabalkundearen berri ematea.

    Familien Txokoa Familiei Lanbide Heziketarako egindako offline orientazioa online orientazioa bihurtzea, helburu diren publikoaren beharretan antolatutako eta pentsatutako web orri baten bidez.

    NON Nazaretek garatutako Tkgune digitalizazio proiektuaren helburua network of Networks sareko kideei eta lanbide heziketarekin zerikusia duten beste erakunde batzuei lankidetza lanaren fruitua sortu, integratu, partekatu eta zabaltzea zen.

    Zure proiektu digitaletako batekin aholkua eman edo laguntzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

    Los datos personales facilitados serán utilizados por Nazaret Fundazioa como responsable del tratamiento, para la atención de las consultas y solicitudes de información recibidas. Como interesado podrás acceder, rectificar y suprimir tus datos, así como ejercer otros derechos, en la dirección nazaret@nazaret.eus, como se explica junto a información adicional en la política de privacidad.

    Txata ireki
    1
    Laguntzarik behar duzu?
    WhatsApp bitartez Nazaretekin txateatu
    Kaixo, zertan lagun zaitzakegu?